Luis Marianoren omenezko beste saio bat antolatu dute gaurko
Artista irundarraren jaiotzaren mendeurrena dela eta, haren omenezko hainbat jarduera antolatzen ari da udala urte hasieratik. Horren harira, beste entzunaldi saio bat antolatu du tokiko gobernuak gaur arratsalderako, Amaia KZn, 19:00etan abiatuta. Artistaren argazkiekin girotuko dute ordubeteko saioa. Entzunaldi ziklo honen hurrengo hitzordua urrian izango dela jakinarazi du tokiko gobernuak. Sarrera debalde izango da.