
Kultur eragileekin hitzarmena
Kultura sailak Lezoko eragileekin elkarlanerako hitzarmenak sinatu ditu. Hezikuntza Guraso Elkartea, Munttar txistulari Elkartea, Murixka dantza taldea, Orratx antzerki taldea, eta Haurtxo Haurtzaindegiko Guraso Elkartearekin sinatu ditu hitzarmenak, hain zuzen ere. Mikel Arruti, Kultura eta Euskara zinegotzia eta Xanti Val Kultura teknikaria izan ziren atzo arratsaldean egindako sinadura ekitaldian, eta hitzarmenaren bidez Lezoko Udalak jarduera herrikoiak eta anitzak bultzatzeko borondatea berresten duela azaldu zuten. Kultur eragile horiek herri ekimenean duten garrantzia aitortzea ere badela helburu, zehaztu du udalak. “Bostek oso leku inportantea betetzen dute herri bizitzan. Are gehiago, sustatzen dituzten jarduera horiek herrian erroturik ditugu eta Lezo herri bizia izaten bere hondar alea jarri dute”.
Betebeharrak
Hitzarmena sinatuta hainbat betebehar dituzte elkarteek, urtean zehar hainbat ekimen egiteko konpromisoa, besteak betse. Udalak bere aldetik, elkarteen jarduna diruz laguntzen du. Lankidetzen artean zaharrena Orratx Antzerki Taldearena dela zehaztu dute udaletik bestalde, “1999. urtetik ari gara elkarlanean beraiekin”. Murixkarekin 2005ean hasi ziren hitzarmena sinatzen, Hezikuntzarekin, 2008an, Munttarrekin iaz, eta Haurtxo Hauratzaindegiko Guraso Elkartearekin aurten sinatu dute lehenengoz.