Igandean Oiartzundik ateratzeko aitzakia gutxi izango dituzte herritarrek. Goizean hasita, hainbat jarduera daude, musikarekin, dantzarekin, antzerkiarekin edo kirolarekin harremana dutenak. Eguraldiak zer emango duen zain, badaude gauzak egiteko, ikusle moduan, edo parte hartzen. Honako zerrendan horien laburpena dago, egitarau formatuan:
- 10:30ean, Kalemusika jarduera egingo dute Soinueneako kideek Elizalden
- 12:00etan hasita, Soinueneak eta HELTAk antolatuta, dantzaldia izango da plazan Xirularru taldearen eskutik.
- 12:00etan ere, Oiartzun Kirol Elkarteko emakumeen talde nagusiak Lehen Mailara igotzeko lehen kanporaketaren itzuliko partida jokatuko du Karla Lekuonan, Fundacion Albaceteren kontra. Joaneko lehian 3-1 galdu zuten oiartzuarrek.
- 13:00etan, kantu jira plazatik abiatuta.
- 19:00etan, udaletxeko areto nagusian, Oiartzungo Antzerki Taldeko helduek Familiyan izenin lana emango dute.