Egunotan Ateak Zabalduz iniziatiba egiten ari dira Errenteria-Oreretan, eta horren barruan, hainbat ekitaldia antolatu dituzte. Horien helburua, urtean zehar erretiratuen elkarteek egindako lana ezagutaraztea da.
Ekitaldi horren atzean Errenteria-Oreretako erretiratuen elkarteez gain, Acoge elkartea eta Gizarte Zerbitzuen Departamendua daude.
Iaz egin zuten lehen aldiz iniziatiba hori, eta “oso positiboa” izan zen antolatzaileen arabera, bazkideen parte hartzea nahiz herritarren erantzuna kontuan hartuta. Jardunaldi horietatik 1.699 pertsona pasatu zirela jakinarazi zuten.
[box]
Egitaraua
Asteazkena 21
- 10:00-1300: Acoge-ren topaketa eta antzerkia.
- 17:00-20:00: Euskal jaia.
Osteguna 22
- 10:00-13:00: Soinketa lantegia.
- 17:00-20:00: Argazki saioa eta paseo kulturala
Ostirala 23
- 12:30-13:30: Omenaldia.
- 16:00-20:00: Dantza eta agurra.
[/box]