Datorren ikasturtera begira, Andra Mari Abesbatzan izena eman nahi duenak orain du aukera. Izan ere, irekita dago matrikulazio epea hilaren 30era arte. Horretarako, AMAren egoitzatik pasatu behar da, astelehenetik ostiralera, 09:30etik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara. Posta elektronikoz egiteko aukera ere badago
andramari[abildua]coralandramari.com webgunean.
6-17 urteko eskaintza du: 6-7 urtekoentzat musika tailerrak; 2004-2006 urteetan jaiotakoentzat Orereta Txiki, eta hortik aurrerakoentzat Orereta eta Oinarri abesbatzak. Lehenengoek hiru ordu laurdenetako bi saio egingo dituzte astean, eta bigarrenek ordubeteko bi saio. Orereta eta Oinarri abesbatzei dagokienez, berriz, ahoskatze klaseaz gain, bi ordu eta ordu eta erdiko lanaldiak egingo dituzte astean, eta hamabostean behin, bokalizazio eskolak. Azkenik, Orereta Txiki, Orereta eta Oinarri abesbatzetako mutilek eskolania sendotzeko saio bereziak egingo dituzte astean behin.
Ikasturte osorako matrikulak 185 euro balio du.
Aurten 6-17 urteko 164 neska-mutil ibili dira Andra Marin.