Anaka-Puiana auzoko 2014. urteko jaiak asteburu honetan zehar ospatuko dituzte bizilagunek. Egitarau zabala antolatu du horretarako auzo elkarteak. Ondokoa da programa:
Bihar
- 19:00 Auzo elkartean antolatutako ikastaroetan egindako lanen erakusketa, elkartearen egoitzan bertan. Askaria ere izango da.
Etzi
- 17:00 Umeen Margo Lehiaketa izango da elkartearen egoitzan. Bi talde osatuko dira: 5-9 urte eta 10-13. Askaria ere emango zaie parte hartzaileei.
- 19:00 Jaien irekiera ofiziala. Erraldoiak eta buruhandiak pilotalekutik aterako dira auzoko kaleetan barrena ibiltzeko. Bidasoako Txarangak girotuko du arratsaldea.
- 21:00 Luz de Putas eta Lado taldeen kontzertua, E.M. Aristegi enparantzan.
Larunbata
- 10:00 – 13:30 Artisau eta elkartasun azoka, E.M. Aristegi plazan. Caritasek jakiak bilduko ditu elkartasun azokan.
- 10:00 Anakako Futbol Txapelketaren 3. eta 4. postuak, zein finala jokatuko dira, Hirubiden.
- 12:00 Euskal dantzak Meaka dantza taldearen eskutik, E.M. Aristegi enparantzan.
- 13:00 – 20:30 Irun Hiria Trialeko 1. Kopa: Bidasoa Ospitalearen ondoko zirkuituan.
- 14:00 Herri bazkaria Hirubiden. Txartelak Fekar dendan salgai izango dira gaur arte.
- 15:00 Bazkaria iraun bitartean, umeentzako pailazoak.
- 16:00 Herri jokoak Hirubiden.
- 18:00 Zozongo batukada Hirubidetik abiatuta.
- 20:00 Berbena eta disko festa Ibai Berriak orkestrarekin, E.M. Aristegi enparantzan.
Igandea
- 09:00 Udal Txistulari Taldearen diana.
- 09:30 Ibilketa nordikoa Washington tabernatik hasita. Bi orduko ibilaldia izango da. Aurretik izena ematea derrigorrezkoa da; horretarako 693 661 994 telefono zenbakira deitu dezakete interesatuek.
- 10:00 Felisaren omenezko patata tortila lehiaketa, Washington taberna ondoan. Interesa duten lagunek Anaka Berri erretegian eman beharko dute izena.
- 10:00 Euskadiko Trial Txapelketaren lehenengo proba, Bidasoa Ospitalearen ondoko zirkuituan.
- 11:30 Auntxa Trikitixa Eskolako ikasleak auzoan barrena ibiliko dira.
- 12:30 Irun Hiria Musika Bandaren kontzertua, E.M. Aristegi enparantzan.
- 12:30 Toka txapelketa Hirumugarrieta kalean (Mariño taberna parean).
- 17:00 Umeentzako arratsaldea E.M. Aristegi enparantzan: jokoak, margo lehiaketaren sari banaketa, askaria eta hiriko dantza akademietako ikasleen erakustaldia.
Astelehena