Txistulariek itxiko dute aurtengo kontzertu pedagogikoen zikloa
Irungo Udal Txistulari Taldeak aurtengo ikasturteko kontzertu pedagogikoei bukaera emango die bihar, Amaia KZn izango den emanaldiarekin. Hitzordu bikoitza antolatu du Hezkuntza departamentuak horretarako, 09:30ean lehena eta 11:00etan bigarrena.
Denera, 3. mailako Lehen Hezkuntzako 462 ikaslek parte hartuko dute biharko saioan. Bertan izango dira besteak beste, Belaskoenea, Dunboa, Eguzkitza, Elatzeta, Leka Enea, Toki Alai, El Pilar, La Salle, San Vicente de Paul eta Eraingo ikasleak.