PSE-EEk plenoaren data aldatzeko eskatu du, atez atekoaren kontrako herri batzarrera joan ahal izateko
Pasaiako PSE-EEk plenoaren data aldatzeko eskatu dio gobernu taldeari, hondakinak atez ate biltzearen kontra daudenek deitu duten herri batzarrarekin bat egin ez dezan. Modu horretan udaleko talde politiko guztiek batzarrera joateko aukera izango luketela nabarmendu du PSE-EEk, antolatzaileek talde guztiak gonbidatu dituztelako herri batzarrera. Herri batzarra hilaren 27an izango da, Trintxerpeko alkateordetzan, 19:00etan.