Lanak bukatuta, ireki dute espigoia
Egun gutxi barru bukatuko dituzte hondartzako eta espigoiko lanak. Kostaldeko Zuzendaritza Nagusia ari da lan horiek egiten, neguko denboraldiek eragindako kalteak konpontzeko Itsasertzeko Planaren barruan. Une honetan hondartzan isuritako hondarra banatzen ari dira eta dagoeneko ireki dituzte espigoian konpondu dituzten bi zatiak. Hondartzako lanek 464.000 euroko aurrekontua izan dute eta espigoikoak 187.226 euro.
Juan Mari Altuna Zerbitzuetako Zinegotziak eskerrak eman dizkio PP-ren zinegotzi Jose Miguel Otxotekori, “Ingurumen Ministerioarekin egindako gestioetan izan duen parte hartzeagatik”.