Intxixu Trailen bidea ezagutzeko hitzordua jarri dute larunbaterako
Ekainaren 15ean egingo dute Intxixu Trail Oiartzungo mendi lasterketaren lehen ekitaldia. Horren bidea ezagutzeko gogoa dutenek larunbatean izango dute aukera, kedada berria antolatu dutelako: 09:00etan bilduko dira irteera eta helmuga puntua izango denean, Ergoien auzoko Olaizola jatetxearen parkinean.
Antolatzaileek esan dute elkartuko den jendearen erritmora egingo dutela ibilbidea.