Iñigo Cervantesek aurrera egin du Roland Garrosen lehen partidan
Iñigo Cervantes tenista hondarribiarrak ondo hasi du Roland Garros txapelketaren prebia, lehen errondan Di Wu txinatarra kanporatuta (6-4 eta 6-3). Hainbat hilabetez min hartuta egon eta kirofanoa hirutan bisitatu eta gero, Bartzelonako Conde de Godo Masters 500 txapelketan itzuli zen Cervantes zelaietara eta final zortzirenetaraino iritsi zen.
Parisen, Bartzelonan erakutsitako sasoia berretsi nahi du hondarribiarrak, prebian ahalik eta erronda gehien gaindituz eta, ahalko balu, txapelketarako sailkatuz. Horretarako beste bi partida irabazi beharko lituzke. Momentuz 2013ko lana hobetu du, lehen errondan erori baitzen iaz, Jozef Kovalik eslobakiarrarekin.