Gobernu onari buruz ariko dira Bakartxo Tejeria eta Imanol Lasa
EAJk antolatuta, bihar, hilak 21, hitzaldi bat emango dute Batzokian Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak eta Imanol Lasa aurreko legealdian aldundiko Partaidetza zuzendari izan zenak —egun Zarauzko zinegotzia da—.
Landuko duten gaia Gobernu ona da, eta 20:00etan hasiko da.