Pozik da Itaia Kolektiboa. Antolatzaileek esan dutenez “Arrokaundietako festak ezin izan zuen hobeto atera”. Giro aparta izan zen eta parte hartzaileen arteko kolaborazio eta inplikazio maila “izugarria” izan dela nabarmendu dute antolatzaileek. Honenbestez, “eskerrik beroenak” helarazi nahi dizkiete antolakuntzan lagundu zuten guztiei; “baserritarrei, sukaldariei, muntaian lagundu zutenei, kotxeekin materiala igo zutenei, ontziak garbitu zituztenei, mahaia prestatu zutenei, hesiak jaso zituztenei, musika jo zutenei…”