Irungo Gazte Informazio Bulegoa maiatzaren 23an ostiralarekin eta maiatzaren 26an astelehenarekin itxita egongo dela jakinarazi du Gazteria departamentuak. Maiatzaren 25eko Europako hauteskundeak medio itxi egingo dute bulegoa. Izan ere, hautesleku izango da IGazte bulegoa igandean eta ondorioz, itxi egin behar dutela adierazi dute. Hala eta guztiz ere, internet bidezko
zerbitzua etengabea dela gogorarazi dute eta beraz, edozein kontsulta bide hori erabiliz egin ahal izango dute interesatuek.