Erabakitzeko eskubidearen alde, metroak salgai
Gure Esku Dago iniziatibak ekainaren 8rako antolatu duen giza katerako metro gehiago saldu behar dira Pasaian, eta hori dela eta, iniziatibaren bultzatzaileek mahaia jarriko dute Antxoko Gure Zumardian ostiralean, 18:00etatik 20:00etara. Oraingoz 16o metro saldu dituzte Antxon. Zehaztutako ordutegian bertaratzerik ez dutenek, Leunda tabernan eros ditzakete metroak. Bertan jarriko dute baita ere autobuserako zerrenda, Autobusa 09:00etan irtengo da Dya pareko autobus geltokitik, eta 18:00etan irtengo da Arbizutik bueltan.