Bizkarrezurreko arazoen gaineko hitzaldi bat emango dute
Osasuna eta kiropraktika izeneko hitzaldia emango du, hurren asteartean, hilak 27, Xabier Mendiaraz fisioterapian diplomatuak eta kiropraktikan lizentziatuak. Ekitaldia 19:00etan hasiko da Reina aretoan.
Osasuna eta kiropraktika izeneko hitzaldia emango du, hurrengo asteartean, hilak 27, Xabier Mendiaraz fisioterapian diplomatuak eta kiropraktikan lizentziatuak. Ekitaldia 19:00etan hasiko da Reina aretoan.
Bizkarrezurreko zainketa on batek gaixotasunak hobetu eta saihestuko ditzakeela aurreratu du Mendiarazek, eta horretarako, zenbait galderei erantzungo die: zer da osasuna ikuspegi natural batetik? zer egin dezakegu osasuna hobetzeko? nola eragiten du bizkarrezurrak gure osasunean? nola lagun gaitzake kiropraktikak? Azkenean, bideo bat jarriko dute eta bertaratzen direnek galderak erantzuteko aukera izango dute.
Hitzaldiaren iraupena 45 minutukoa da, eta sarrera doakoa da.