Bihar elkartuko da tokiko gobernua
Ohiko bilkura egingo dute tokiko gobernuak, bihar, 09:30etik aurrera. Bertan, ohiko tramiteak egiteaz gain, ludoteka eta Gaztelekuez arduratu nahiz dinamizatzeko eta udako aisialdi eskaintza dinamizatu eta arduratzeko zerbitzuaren gaineko kontratua aldatzea aztertuko dute Horrez gain, udaleko gas naturalaren horniketaren luzapena ere mahai gainean jarriko dute. Azken puntuan, berriz, Lekuonari izendapena eta helbidea emateko proposamena landuko dute.