Arrantzale pasaitar batek harrapatu du denboraldiko lehen hegaluzea
98,20 euroan kiloa. Hala saldu dute denboraldiko lehen hegaluzea, marka guztiak hautsita. Iñigo Oronozek harrapatu du, Gaztelugatxeko Doniene arrantza ontziko armadore pasaitarrak. Esmeralda III ontziko Fidel Álvarez Garaotekin batera 1400 kilo hegaluze harrapatu ditu, eta Alimerka merkatalguneetako kateak erosi dizkie denak, Avilesen. Bi arrantzaleek ia 100.000 euro irabazi dituzte salmentarekin.

