Lapurriturriko 2014. urteko denboraldiko bigarren jarduera antolatu dute Behemendi Landa Garapenerako elkarteak eta Irungo Udaleko Ingurumen departamentuak. Anfibioak begiztatzea izango da bigarren jarduera horren helburua. Larunbaterako antolatu dute zita, Lapurriturriko informazio gunetik abiatuta, 10:00etan.
Hala, irteeran parte hartu nahi duten lagunek izena eman beharko dute aldez aurretik. Horretarako epea maiatzaren 24ra arte zabalik edukiko dute, 010 telefono zenbakian, edo
irun.org webgunean.