AEBetan girotutako antzezlana taularatuko du Nagusilanek
Nagusilan adinekoen elkarteko antzerki taldeak ‘Nuestro pueblo‘ izenburuko gaztelaniazko antzezlana emango du ostiralean, Amaia KZn (20:00). Carmelo Morenok zuzenduko du AEBko Massachusetseko mugan kokatutako herri txiki batean girotutako lana. Emanaldia debalde izango da.
Orain arte egindako apusturik ausartena taularatuko du Nagusilanek Amaian. Ibilbide luzeko obra da ostiralekoa, eta irudimen handikoa ere ikusle zein antzezleentzat. Hori dela eta, “erronka” gisa definitu dute emanaldia Nagusilaneko kideek.