Irudian, Kuadrillategikoak Zarautzera egindako txangoan
Pasa den asteburuan Zarautzen izan ziren Oiartzungo Kuadrillategikoak. Eguraldia lagun izan ez bazuten ere, giro ederrean ibili ziren herrian zehar. Orain arte ostiraletan elkartu izan dira Iturriozko dorretxean, bi ordu eta erdiz. Eta, beraz, hau izan da ikasturteko lehenengo irteera. 12-14 urteko gaztetxoentzat aukera ederra da, lagun berriak egiteko eta ongi pasatzeko aukera ematen baitie; euskaraz, noski. Oraingoan 50 bat lagun joan dira eta dagoeneko hurrengo irteera egiteko pentsatzen hasiak dira.