PSE-EEren arabera "Bilduk ez du aparkalekuaren arazoa konpondu nahi"
Hartu dituzte neurriekin, “arazoa konpondu baino gatazkak eta arazoak” sortuko dituztela iritzi diote sozialistek.
Bilduk iragarritako Mugikortasun Planaz “ez dakitela ezer” salatu du PSE-EEk eta gaur gaurkoz Bilduk “aparkalekuaren arazoari irtenbide integral” bat emateko “inongo planik” ez duelako kritiko agertu dira. Hartu dituzten erabakiak, “partxeoak” direla dio PSE-EEk eta Bilduri “barrutiaren arabera eta haietan dituzten interesen arabera” neurri batzuk ala besteak hartzea leporatu diete. “Horren adibide dira San Pedron sortutako gatazka bizilagunek egindako proposamenak kontuan hartuko gabe, eta Antxorako egindako proposamena”, diote sozialistek. Hala ere, PSE-EEren arabera, kasurik larriena Trintxerpekoa da. Euskadi Etorbide urbanizatzeko lanek bertako aparkalekuak desagertaraziko ditu, eta Bilduk horri irtenbidea ez dioela eman nahi salatu dute. “Bildu pasaitarrei azaldu beharko lieke zergatik arazo hau konpontzeko aukera izanik, beste aldera begira ari den”.
Bost premisa
PSE-Eeren arabera bost premisa argi baten gainean eraiki behar da aparkalekuarentzako irtenbide integrala:
– Egoiliarrentzako aparkaleku politika garatu eta definitu.
– Parte zaharretan eta merkataritza guneetan txandakako aparkaleku politikak garatu eta definitu.
– Barruti guztietan lurpeko aparkalekuak eraikitzeko politikak garatu eta planifikatu.
– Oinezkoen mugikortasuna, bizikletena eta mugikortasun bertikala sustatu.
– Garraio publikoa sustatu, barrutien artekoa zein hiri artekoa.