Jai batzordearen bilera, larunbatean
Errenteriako Udalak jakinarazi duenez, madalenak prestatzeko beste saio bat egingo dute larunbat honetan, hilak 16, 19:00etan, Xenpelar Etxean. Bilera horretan, zehazki, aurretik sortutako lantaldeek egindako proposamenak aurkeztuko dituzte. Udalaren helburua “ahalik eta jai herrikoi eta parte hartzaileenak bultzatzea” dela nabarmendu du. Horrenbestez, bilkurara joatera animatu dituzte herritar guztiak.