Gravniko gomazko paletaren hiru bikote irabazleak, irundarrak
Irungo hiru bikote gailendu dira Gasteizko Gravni trinkete txapelketaren gomazko paleta modalitatean. Atal honetako Gipuzkoako ordezkaritza irundarra zen, jubeniletan, 22 urte azpikoetan eta seniorretan.
Hala, jubeniletan Sagarzazu II-Pagola II bikoteak 30-17 irabazi zuen Nafarroako ordezkarien kontra. Monserrat-Pablos bikotea bere aldetik, 22 urte azpiko lehian 30-14 gailendu zen Iparraldeko bikotearen aurka. Azkenik, Martinez-Galdos bikote seniorrak 30-20 irabazi zuen bikote nafarraren kontra.
Aipatutako kirolariak Kurpil Kirolak eta Ramuntxo Trinkete Clubeko jokalariak dira.