Aitor Lasa hernaniarra eta Beñat Salegi errenteriarra
Larunbat honetan, hilak 17, Gazte Mailako Gipuzkoako Aurresku Txapelketako finala jokatuko dute, 18:00etatik aurrera, Errenteria Hiria Kulturgunean. Azken hilabeteotan sailkapen fasea egiten aritu dira lurraldeko zenbait herritan, eta finala azken 28 urteetan bezala, Errenteria-Oreretan izango da, Landare elkartearen eskutik eta Errenteriako Udalaren eta Euskal Herriko Dantzarien Biltzarraren laguntzarekin.
Hamalau dantzari sailkatu dira finalera, baina aurten, lehenengoz kategoria bakarra izango da, parte hartzaile kopuru murritzarengatik. Orain arte bi kategoriatan lehiatzen ziren: 7-11 urtekoa bata, eta 12-15 urtekoa bestea.
Epaimahaia Gipuzkoako federazioko kideek osatuko dute. Juantxo Maia Landare elkarteko kideak jakinarazi duenez, irabazleak txapela eta gerrikoa eramango du, baina partaide guztiek edukiko dute saria.
Ekitaldian zehar, Errenteriako Musikaleko dantzarien emanaldia ikusteko aukera izango da.
Dantzari handien geltoki
Txapelketak beteko dituen 28 urte hauetan gerora eliteko bihurtu diren zenbait dantzari pasatu direla edo Aurreko Txapelketako txapela jantzi dutela gogorarazi du Maiak. Horien artean, Jon eta Alain Maia, Urko Mitxelena, Aiert Beobide, Juan Ugarte eta Iker Murilllo. Zentzu horretan, txapelketak duena maila nabarmendu du.