Erosketak oparituko ditu Laurak Bat-ek
Pasaiako Merkatarien eta ostalarien elkarteak txartela kanpaina berria jarriko du martxan. Oraingoan, zozketan saritutako bezeroei hurrengo erosketa oparituko diote. Saritutako erosketaren balio berdina izango du bezeroari oparituko dioten erosketa.
Kanpaina berri honekin merkatariek beren eroslerik fidelenak saritu nahi dituzte, eta herritarrei elkarteko txartelarekin erosketak ordaintzera bultzatu.
Kanpaina hurrengo astelehenean hasiko da (hilak 21) eta ekainaren 21era bitartean iraungo du.
Kanpainaren karteltxoa izango dute Antxon eta Trintxerpen parte hartuko duten establezimenduetan.