Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Emozioak eta harremanak, Jabekuntza Eskolan aztergai

admin
Bidasoa
2014/05/15
Irungo Udalak bultzatutako emakumeen Jabekuntza Eskolak bi tailer antolatu ditu hil honen bukaerarako eta ekainaren hasierarako. Adimen emozionala eta generoa izango da lehena, eta Gure harremanak eta galerak lantzen, bigarrena. Bi tailerrak gaztelaniaz antolatu dituzte. Adimen emozionalaren inguruko teoria erabiliz garatuko dute lehen tailerra Jabekuntza Eskolako arduradunek. Jarduera praktikoak aurrera eramanez, adimen emozionalak norberaren garapenean duen eragina ikusiko dute parte hartzaileek. Ongizatea garatzeko duen garrantziaz jabetzea, eta baliabide propioak erabiliz egoera pertsonal eta profesional jakinak nola aurpegiratzen ikastea izango dira tailerraren ildo nagusiak. Maiatzaren 23an 16:00etatik 20:00etara, eta 24an 10:00etatik 14:00etara emango dira eskolak, Oiasso museoan. Gure harremanak eta galerak lantzen tailerrari dagokionez, maitatutako pertsonen gaineko harremanak eta batez ere, bikote kidearekin garatutako erlazioaren gainean hausnarketa burutuko dute parte hartzaileak. Hala, eguneroko zailtasunak identifikatzen jakitea, harreman batean bakoitzak betetzen duen rola eta horrek dauzkan ondorioak landuko dira tailerrean. Era berean, antsietatea gutxitu aldera, bizitza osoan zehar pairatutako dolu prozesuak aurpegiratzeko baliabideak aztertuko dira. Azkenik, norberaren gorputzaren gaineko ardura izaten ikasiko dute parte hartzaileak, arnasketa, atsedena, eta norberaren egoeraz jabetzeko tresnak jasoko dituzte, bakoitza bere bizitzaren gaineko kontrola nola hartu identifikatzen ikasteko. Maiatzaren 22 eta 29an, eta ekainaren 5ean garatuko dira eskolak goizez (10:00-12:30) edo arratsaldez (16:00-18:30). Izen emateak HAZen 010 telefono zenbakian edo udalaren webgunean (gaztelaniaz) egin daitezke. Tailerrek 7 euroko kostua dute.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.