EMKE proposatu du EAJk Madalenetan omentzeko
150 urte bete ditu aurten EMKE Errenteria Musika Kultur Elkartearen bandak, eta urteurren hori baliatuz, EMKE proposatu du EAJk aurtengo madalenetan omendua izateko, eta era berean, jaiak hasteko txupina botatzeko.
Maite Peñaren iritziz, oso garrantzitsua da elkarte batek 150 urte betetzea, eta are gehiago daukan ospea kontuan hartuta: “1967. urtetik Errenteriako ereserkia den Zentenarioa jotzeaz arduratzen da urtero uztailaren 21ean udaletxe aurrean txupinazoa bota bitartean”.
Zentenarioa, gainera, ez dela ez herriak ezta udalak ere martxan jarritako ekimena gogorarazi du Peñak: “Jose Maria Iraola Ervitik konposatutako pieza aukeratu zuen, Biteri eskolatik abiatzen zen kalejirarako”.
Eta gaineratu du beste hainbat herritan 12:00etan izaten dela txupinazoa, baina Errenteria-Oreretan 19:00etara pasatu zutela, “musikariak lanetik atera zitezen itxaron behar zuten ereserkia entzuteko”.
Horiegatik guztiagatik EMKE uste du dela hautagairik onena txupina botatzeko.