'Debekatua dago oroitzea' dokumentala emango dute ostiralean
http://www.youtube.com/watch?v=4CB_ncuS8V0
Pikoketa talde errepublikanoak eta Berdintasun Kontseiluak antolatutako bigarren filma ostiral honetan proiektatuko dute 18:00etan, Niessen zinemetan: Debekatua dago oroitzea.
Pikoketa talde errepublikanoak eta Berdintasun Kontseiluak antolatutako bigarren filma ostiral honetan proiektatuko dute 18:00etan, Niessen zinemetan: Debekatua dago oroitzea.
Txaber Larreategi eta Josu Martinezek egindako dokumentala da, Saturrarango kartzela zenari buruzkoa. Erregimen frankistaren kartzela handi eta krudeletako bat izan zela esan dute lan horren egileek. Emakumeen kartzela zen frankismoak errebelde eta arriskutsutzat jotzen zituen emakumeak, hain zuzen. 1937 eta 1944 urte artean 16 eta 80 urte arteko 2.000tik gora emakume pasatu ziren espetxe horretatik.
Proiekzioaren ondoren, Larreategiren azalpenak entzun eta galderak egiteko aukera izango da.