Bi hauteskunde eskola lekuz aldatuko dituzte
Maiatzaren 25eko Europako hauteskundeak direla eta, bi hauteskunde eskola lekuz aldatuko dituztela jakinarazi du tokiko gobernuak. Batetik, Helduentzako Hezkuntza Ikastetxeko (Olaberria, 8) hauteskunde mahaiak Eguzkitza Ikastetxera (Victoriano Juaristi, 1) mugituko dituzte. Bestetik, Larreaundiko Haur Eskola zaharra (Euskal Herria hiribidea, 12) Iraun Haur Eskolara (Konpostela kalea, 1 – Karmengo poligonoa) lekualdatuko dute.