Prozesioaren une bat
San Isidro da gaur, baserritarren eguna, eta behar bezala ospatzen ari dira Guadalupeko zelaian. Goizeko hamarrak eta gero hasi dira Hondarribiko baserritarrak ermita aldera hurbiltzen eta zenbaki politean elkartu dira. Errosarioaren ondoren prozesioa egin dute santutegiko zelaietaraino eta, han, lurren bedeinkapena egin dute.Eguraldi bikainarekin eta konpainia onean, egun handia izango da gaur Guadalupen. Jateko eta edateko ez zaie faltako eta bertsolariek eta herri kirolek osatuko dute egitaraua.
San Isidro. Egitaraua
- 10:45ean, Prozesioa. Zelaien bedeinkapena eta bertsolariak.
- 11:00etan, meza, santutegian.
- 12:00etan, bertsolariak.
- Ondoren, herri bazkaria Guadalupeko Kantinan
- 17:30ean, bertsolariak.
- 18:00etan, herri kirolak.