Sukaldaritza tailerra antolatu dute Pasaiako Irrien Lagunek
Hilean behin jarduera bat antolatuko dute Pasaiako Irrien Lagunek, herriko familia guztiei eskaintzeko moduko aisialdi egitaraua osatua baitute. Hil honetan sukaldaritza tailerra egingo dute, gazteek proposatuta, eta beraiek izango dira antolatzaile nagusiak. Tailerra Antxoko ikastolan izango da, igandean, 11:00etan hasi eta 14:00ak bitartean. Esan dutenez, “menu osasungarria” prestatuko dute “familian”. Ikastaroa prestatutakoa janez emango dute bukatutzat tailerra. Ikastaroa hasi aurretik, Oarsoaldeko Irrien Lagunen egitasmoa aurkeztuko dute. Tailerra familiako kide guztiei irekia da, haur, gazte zein helduentzat.