Oiartzungo Gazte Izanak, 21ean, Ipar Euskal Herria ezagutzera
Hilaren 21erako irteera berri bat prestatu du Oiartzungo Gazte Izanak erretiratu eta pentsiodunen elkarteak. Ipar Euskal Herrira joango dira egun horretan Baiona, Ibardin eta Donibane Lohizune ezagutzera.
Honakoa da hilaren 21eko plana: 09:00etan abiatuko da autobusa Haurtzaroko parkinetik Baiona aldera; Lapurdiko hiriburuan 13:00ak arte egongo dira, ordu horretan Ibardinera joango dira bazkaltzera. Bazkaldu eta gero Donibane Lohizunera joango dira paseatzera, eta 19:00etan aterako da autobusa Oiartzun aldera.
Bidaiaren prezioa bazkideentzat 34 eurokoa da, bazkide ez direnentzat 35ekoa. Izena emateko aukera dago jada, hilaren 20ra arte, 10:00etatik 12:00etara, elkartearen egoitzan.