Prest! euskaraz bizitzeko iniziatibaren mosaikoa osatzeko deialdiarekin bat egin, eta aldi berean Mintzagun jaia egingo dute hilaren 25ean Donibanen. Oarsoaldeko euskara ikasleen jaia da Mintzagun. Euskara ikasten ari direnei hizkuntza erabiltzeko aukerak eta guneak erraztea helburu du Mintzagunek. Ikasleez gain, eskualdeko jendartea festan parte hartzera animatu dute.
Egun osorako egitaraua antolatu dute. Honakoa da:
- 11:00etan hasiko dute Mintzagun jaia, 25 laguneko bi bisita gidaturekin. Bat Bizkaia auzotik abiatuko da, bestea Santiago plazatik. Bisita horiek Antxoko Txirrita AEK euskaltegiko nahiz Pasaiako Udal Euskaltegiko ikasle banak gidatuko dituzte.
- 11:00etan ere, Santiago plazako ontziralekutik abiatuta, bi itsas paseo abiatuko dira, 25na kiderekin.
- 13:30ean, bisita gidatu gehiago, lau: beste bi itsas paseo eta beste bi bisita gidatu abiatuko dira.
- 14:30ean herri bazkaria egingo dute Santiago plazan (eguraldi txarra egingo balu Pasaia-Lezo Lizeoaren egoitzan). Bertan bazkaltzeko Mintzagun zapia erosi behar da aurrez (edaria eta kafea salbu), euskaltegiren batean do Donibaneko alde zaharreko hainbat tabernatan eros daiteke zapia, eta zapi horrekin beherapenak, onurak eta eskaintza bereziak izango dituzte Donibaneko alde zaharreko tabernetan kontsumituko dutenek.
Bazkaldu eta gero Xabi San Sebastianek musika emanaldia egingo du.