Dantza polinesiarren jaialdia, Kulturgunean
Hoku Kai Dantza Polinesiarren Jaialdia egingo dute hirugarrenez, Errenteria Hiria Kulturgunean. 30 dantzari igoko dira oholtzara, Veronica Espadas irakasleak zuzenduta. Sarrerak 5 euro balio du. Emanaldia ekainaren 1ean (igandea) izango da, 18:30ean hasita.