Bidasoaldeko Aspaceren egoitza berria abian da dagoeneko. Eskualdeko erabiltzaile helduei erraztasun guztiak eskaintzeko helburuarekin eraikitako gunea da, non domotikak garrantzirik handiena bereganatzen duen. Etxebizitzak, eguneko zentroa, eta lehen arreta eta kanpoko zaintza zerbitzuak hartzen ditu bere baitan eraikinak. Denera, 1041 metro koadroko azalera dauka Alberto Larzabal kaleko lehen zenbakian kokatutako egoitza berriak.
[nggallery id=74]
Bidasoaldeko Aspaceren egoitza berria abian da dagoeneko. Eskualdeko erabiltzaile helduei erraztasun guztiak eskaintzeko helburuarekin eraikitako gunea da, non domotikak garrantzirik handiena bereganatzen duen. Etxebizitzak, eguneko zentroa, eta lehen arreta eta kanpoko zaintza zerbitzuak hartzen ditu bere baitan eraikinak. Denera, 1041 metro koadroko azalera dauka Alberto Larzabal kaleko lehen zenbakian kokatutako egoitza berriak.
Menpekotasun maila ezberdinak dituzten hamalau lagun bertan bizi dira dagoeneko, eta Esther Larrañaga Aspaceren zuzendari orokorrak azaldutakoaren arabera, “era independientean bizi diren beste bi erabiltzaile gehiago etorriko dira bi hilabete barru gutxi gorabehera”. Beste zazpi lagun gehiagorentzako lekua ere bada, baina zuzendari orokorrak adierazi duenez, “aldundiaren datorren urteko aurrekontuetan sartu arte ezingo dira bertara mugitu”. Beraz, datorren urtearen hasieran %100ean funtzionatzen egotea aurreikusi dute.
Zumezko saskitxoak egiten dituzte ondoren saltzeko
Horiek horrela, oso kontent agertu dira Aspaceko erabiltzaileen senideak eta zuzendaritza Irunen eraikitako egoitza berriarekin, baita Jose Antonio Santano alkatea ere. Haren hitzetan “oso albistea ona da zentro berri hau bukatuta ikustea, geroz eta erabiltzaile gehiagoren eskariei arreta emateko aukera ematen baitu, bai egonaldi finkoetan, zein aldi batekoetan ere”.
Javier Llano eta Ana Carazo zuzendaritza batzordeko kideak eta erabiltzaileen senideak ere bertan izan dira. Pozaren pozez agertu dira egoitza berriak eskainitako zerbitzuekin. Llanosek bere aldetik haren semearen egoeran eragina izango duela onartu du, nahiz eta momentuz ikasketak bukatu arte Donostiako zentro batean egon behar duen.
Javier Garcia Eguneko Zentroko nagusiaren hitzetan, “duintasuna eta kalitatea bermatzea euren egunerokoan” izan dira proiektuaren xede nagusiak.
Igogailuetaz gain, desnibel txikiko malda ere egin dute
Teknologia berrien erabilpena
Aspaceko arduradunek azaldutakoaren arabera, “domotikaren bidez erabiltzaileek inguruaren kontrola eduki ahal izatea da zentroaren berritasun nagusia”. Izan ere, tablet eta i-phone bezalako gailuen bidez dena kontrola dezakete erabiltzaileek: pertsianak, ateak, garabiak… Larrañagaren hitzetan, “horrek ematen die askatasun nagusia, beren kabuz egiteko aukera izatea”.
Javier Egaña proiektuaren arkitektoak bere aldetik azaldu duenez, “detaile guztiak zaindu ditugu, teknologia alorretik era guztietako irisgarritasunera”. Hala, eraikitako malda guztiek desnibel oso txikia dute gurpil aulkiekin lasai mugi daitezen.
Horrez gain, lehiotan beira berezia erabili dutela ere adierazi du arkitektoak: “Udan ez du beroa sartzen uzten, ezta kaltegarriak diren izpiak ere, eta neguan, eguzki izpiak bereganatzen ditu berotasuna mantentzeko”. Era berean, energia berriztagarriak baliatu dituztela jakinarazi du Egañak, eta bertan erabiltzen den energiaren zati bat eguzki paneletatik lortzen dela gaineratu du.
Lehen arreta eta kanpoko zaintza zerbitzua
Irigarritasuna erabatekoa da zentro berrian
Era askotako zerbitzuak eskaintzen ditu Aspaceren egoitza berriak, tartean, lehen arreta zerbitzua eta kanpoko zaintzarena. Tratamendu indibidualizatuak behar dituztenei zuzenduta dago, eta osasun zein hezkuntza zerbitzuetatik edo Gipuzkoako Foru Aldundiko balorazio zerbitzutik bidalitako umeei zuzenduta dago.
Oso pozik agertu dira zuzendaritzako kideak zein bertako senideak zerbitzu honekin, “hobekuntza ekarriko baitu Bidasoa eskualdeko familientzat”. Izan ere, gaur egun Donostiako Goienetxe zentroraino mugitu behar dira fisioterapia edo logopedia tratamenduak eta lehen arreta jaso ahal izateko. Horiek horrela, seme edo alabaren beharrei aurre egiteko eta erantzuteko familia laguntzea da zerbitzu horien helburu nagusia.