Xabier Alegriak euskaratu duen Galeanoren 'Ispiluak' liburua aurkeztuko dute ostiralean
Poesia, musika eta bertsokein osatutako ikuskizuna antolatu dute ostiralean Lezon. Arrazoia, Xabier Alegria euskal presoak euskaratu duen Eduardo Galeanoren Ispiluak liburuaren aurkezpena da. 19:30ean hasiko da ikuskizuna eta olerki, musika eta bertsoen atzetik herritarrak izango dira, eurak bihurtuta ikuskizunaren protagonista.
Ispiluak liburua, bost urte luzeko lanaren ondorio izan da eta joan den uztailean ikusi zuen argia Txalaparta argitaletxearen eskutik. Liburu osoa eskuz itzuli zuen Alegriak Puerto III espetxean (Puerto de Santamaria, Cadiz, Espainia) eta eskutitz moduan zatika atera behar izan zuen zuzendu ahal izateko.