Irungo Udalak 2014. urteko udalekuetan aldez aurretik izena emateko epea atzotik ostiralera bitartean ireki du. Legasan (Nafarroa) egingo dituzte bigarren urtez segidan udalekuak. 1998 eta 2006 urte artean jaiotakoak parte hartu ahal izango dute, eta denera, bost txanda ezberdin antolatu dituztela jakinarazi du tokiko gobernuak. Bi txanda euskaraz izango dira, eta hiru elebitan.
Horiek horrela, zozketa bidez erabakiko dira parte hartzaileak eta behin behineko zerrenda maiatzaren 20tik 22ra bitartean ikusgai izango da IGazte eta HAZ bulegoetan, edo Irungo Udalaren webgunean.
Udalaren eta beste erakundeen udalekuen gaineko informazio gehiago
IGazteren weborrian kontsulta daiteke.