Maiatza eta antzerkia. Hori da Oiartzungo haur, gazte eta helduen egin duten proposamena hilabete honetarako. Hori egiteko hainbat emanaldi prestatu dituzte, honakoak:
- Hilak 20 eta 21ean, Haurtzaro eta Elizaldeko antzerki taldeek euren lanak aurkeztuko dituzte, bi egunetan 17:30ean, udaletxeko areto nagusian.
- Hilaren 23an, 19:00etan eta udaletxean, herriko gazteen antzerki eskolako kideen emanaldia izango da udaletxean ere.
- Hilaren 25an, 19:00etan eta udaletxean, herriko helduen antzerki taldearen txanda izango da.
Antzerki taldeetako kideek esan dute xehetasun gehiago aurki emango dituztela