Lehen sorospen eta sorosle ikastaroa egingo du DYAk Lezon
Sorosle eta lehen sorospen ikastaroa egingo du Gipuzkoako DYAk hilaren 26an hasita. Herritar guztiei begirako ikastaroa da eta hiru asteko iraupena izango du arratsaldez, zazpietatik bederatzietara egingo dute astelehenetik ostiralera bitartean. Ikastaroa musika eskolan egingo dute eta bertanparte hartzeko ez da beharrezkoa aurrez ezagupenik izatea. Besteak beste bihotz eta birika susperketa, zauriak, hausdurak eta erredurak nola tratatu erakutsiko dute.
Ikastaro amaierako frogak gainditzen dituzten lagunek Gipuzkoako DYAren sorosle titulua eskuratuko dute.
Interesdunek 943 46 46 22 telefono zenbakira deitu behar dute izena eman edo informazio gehiago eskuratzeko, eta matrikulak, 110 euro balio ditu.