Urtero bezala, Hondarribiko baserritarrek San Isidrori gorazarre egingo diote ostegunean, hilak 15, Guadalupeko zelaietan. Goizez eta arratsaldez elikadura azoka izango da bertan eta musika giroa ez da faltako. Eguraldi ona emana dago egun osorako, hortaz, ez dago aitzakiarik bertara ez joateko.
San Isidro. Egitaraua
- 10:45ean, Prozesioa. Zelaien bedeinkapena eta bertsolariak.
- 11:00etan, Meza, santutegian.
- 12:00etan, bertsolariak.
- Ondoren, herri bazkaria Guadalupeko Kantinan
- 17:30ean, bertsolariak.
- 18:00etan, herri kirolak.