http://vimeo.com/77579131#at=0
Kukairen dantza ikuskizun berriak hasi du bere ibilbidea: Gelajauziak. Gaur egin dute Donostian agerraldia, eta Leioako Umore Azokan aurkeztuko dute ostiral eta larunbat honetan. Uztailaren 17ra arte itxaron beharko da Errenteria-Oreretan ikusteko.
Kukai dantza konpainia
Kukairen dantza ikuskizun berriak hasi du bere ibilbidea:
Gelajauziak. Gaur egin dute Donostian agerraldia, eta Leioako Umore Azokan aurkeztuko dute ostiral eta larunbat honetan. Uztailaren 17ra arte itxaron beharko da Errenteria-Oreretan ikusteko.
Aurretik, igande honetan bertan Hondarribiako Arma plazan izango da ikusgai, 18:00etan.
Cesc Gelabert koreografoak eta Kukai dantza konpainiak elkarlanean egindako lana da. Alain Maia, Eneko Gil, Ibon Huarte, Jon Maia eta Urko Mitxelena dira parte hartzen duten dantzariak, eta gidaria Jon Maia da.
Jantziak Iraia Oiartzabal pasaitarrak egin ditu.