Feria antolatu dute Arrokandietan iganderako
San Isidro ospatzeko feria antolatu du Itaia Kolektiboak iganderako Arrokaundietan. Egun osoko jaia izango da, eta, besteak beste, mendi ibilaldia, animalia azoka, eta artzain txakurren eta ardien erakustaldia izango dira. Hona egitaraua:
[box]
10:00: Ibilaldia baserrietatik bertako bizimodua ezagutuz. Irteera Meipitik. Bisita Gaztelutxo, Puzkarreta, Txarkitu, Iñalurreta eta Kabitte baserrietara.
13:00: Kabitte baserriaren salda. Ondoren joaldun txikiak eta musikariak Arrokaundietan.
13:30: Animalia feria eta asto gurdia haurrentzat Arrokaundietan.
13:30: Artzain txakurrak eta ardien erakustaldia Arrokaundietan (Artetxe elkartea).
14:30: Herri bazkaria. Txartelak salgai Pari Berri tabernan.
16:30: Ondoren kantu zaharrak.Ondoren, poniak eta jolasak haurrentzat.
17:00: Toka eta txapel jaurtiketa txapelketa.
[/box]