500.000 euro inbertitzeko, hogeita hamabi proposamen
Aurrekontu parte hartzaileak egin asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak tailerra egin zuen larunbatean Lezon. hamabi herritar bildu ziren Oarsoaldean 500.000 euro zertan inbertitu erabakitzeko, eta guztira, hogeita hamabi proposamen egin zituzten. proposamenak eginda, parte hartzaileen artean eztabaidatzeko aukera ere izan zuten. Orain, Oarsoaldeko bileran izango dute hurrengo hitzordua, ekainaren 10ean, asteartearekin. Lezo, Oiartzun, Pasaia eta Errenteria-Oreretako bizilagunek egindako proposamenak zerrendatu eta haien artean erabaki beharko dute bilera horretan. Sustatzaileek finkatutako irizpideen arabera, proposamen batzuk lehenetsiko dira Oarsoalde mailako bileran.
Askotariko proposamenak
Askotariko esparruetan proposatu dituzte ekarpenak Lezoko bileran bildutako lagunek. Mugikortasunari dagokionean, industria guneetara garraio publikoa jartzea, errepideen senalizazioa hobetzea, bidegorria egitea, Lezo badia aldera zabaltzea edota kamioak debekatzea Lezoko hirigunean proposatu dute. Gizarte politikan, berriz arriskuan dauden lagunentzako larrialdiko laguntza psikologikorako zerbitzua abian jartzea; Ingurumen arloan, auzo konposta egiteko etxolak jartzea; gazteria, kultura eta kirol arloan, Oarsoaldeko gazteria aktibatzeko plana martxan jarri, edo kultur ondarea sustatzea porposatu zuten. Berrikuntza, landa garapena eta turismo arlotan ere izan zen ekarpenik. Oarsoaldean ekoizten diren produktuak saldu, edo Gaintxurizketan kanpina egitea porposatu zuten. Euskara, parte hartzea, berdintasuna eta giza eskubideen arloan, azkenik, gazteek euskaraz egin dezaten guneak sortzea proposatu zuten, besteak beste.