Uxoa Irigoien eta Aritz Egea, onenak Erlaitzeko mendi lasterketan
Atzo egin zen Erlaitz elkartearen barruko Mugalariak taldeak antolatuta Aiako Harria-Erlaitz IV. Mendi Lasterketa, Irunen. 23 kilometroko proba zen, eta oso gogorra. Gainera, proba hasterakoan euria erruz egin zuen, eta horrek bidea zaildu zien parte hartzaileei.
http://youtu.be/4j3EqIBTv8I
Atzo egin zen Erlaitz elkartearen barruko Mugalariak taldeak antolatuta Aiako Harria-Erlaitz IV. Mendi Lasterketa, Irunen. 23 kilometroko proba zen, eta oso gogorra. Gainera, proba hasterakoan euria erruz egin zuen, eta horrek bidea zaildu zien parte hartzaileei. Emakumeetan lehen hiruak Uxua Irigoien getariarra, Alizia Olazabal irundarra eta Izaskun Zubizarreta oiartzuarra izan ziren. Gizonetan, berriz, lehena Aritz Egea urrtxuarra, bigarrena Didier Zago frantziarra, eta hirugarrena David Garcia irundarra. Bidasoko lehenak Alizia Olazabal eta Iker Oliveri hondarribiarra izan ziren.
Jende asko bildu zen proba ikustera, batik bat azken maldan, helmugakoan. Ondoren Toki Alai ikastetxean sarien banaketa eta luntxa egin zuten.