Munduko poema eta doinuen antologia ekarriko du Mugaldekoak taldeak Banakora, ostiralean
admin
Bidasoa
Mugaldekoak
Literatura eta musika eskutik, horrela igoko dira ostiralean (hilak 16) Banako tabernako taulara, Mugaldekoak taldeari esker. Edu Zelaieta olerkariaren poemak pop-rock, folk eta country musikarekin jantziko dituzte Beñardo Goietxe, Raul Garcia eta Mattin Sorzabalbere musikariek. 20:30ean hasiko da kontzertua eta sarrerak 3 euro balio ditu.
Mugaldekoak egitasmoak izen bereko poema liburuan du abiapuntua, Zelaietak Susa argitaletxearekin 2004an argitaratutakoa. Poema bildumaren goiburua izateaz gain, taldea bera definitzeko balio du Mugaldekoak hitzak. “Euskal Herria bitan zatitzen duen muga eta mugaz beste aldeko mugalariak elkartzen dituena; gizarte honetako oztopo gaindiezinak; barne-mugak eta bertan bizi diren izakiak. Mugaldekoen kantuak dioen bezalaxe: bistan da kanpotik nahiz barnetik ezarritako mugen arabera bizi garela. Bizitza honen lau pareten artean”.
2012ko urrian bigarren diskoa argitaratu zuten Gaztelupeko Hotsak disketxearekin, Begiak Lekuko goiburukoa. Lehenengoa baino musikalagoa zen, jantziagoa, eta iturri gehiagotik edaten zuena: “Nolabait, mundu mailako testu eta doinu antologia txiki bat eskaintzen du”, azaldu dute Gaztelupeko Hotsaketik. Hori aurkeztuko dute Banakon baina lehenagoko doinuak eta berriak ere entzungo dira ostiralean.
Mugaldekoak
Edu Zelaieta: Testuak eta irakurketak.
Beñardo Goietxe: Ahotsa, gitarra elektrikoa eta gitarra akustikoa.
Raul Garcia Etxeberria: Gitarra akustikoa, zerra musikala, harmonika eta ahotsa.
Mattin Sorzabalbere: kontrabaxua, soinu txikia, xirula eta txalaparta.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.