Erditze aurreko prestaketa fisikoa ikastaroa egingo dute
Erditzera egoera fisiko hobean iristeko eta erditze ondoren hobeto errekuperatzeko ikastaro bat antolatu dute Errenteria-Oreretan: Erditze aurreko prestaketa fisikoa.
Haurdunaldiko hirugarren hiruhilekoan dauden emakumeei zuzenduta dago, eta hainbat teknika erakutsiko dituzte eguneroko postura hobetzeko eta gorputzeko atalen kontzientzia hobea izateko. Horrenbestez, ariketa horien bidez, bizkarrezur, hanka eta besoetako mugimendu orokorrak hobetuko dituzte, abdominalak eta perineoa indartu, amaren odol zirkulazioa eta haurraren oxigenazioa hobetuz.
Ikastaroa Olatz Oliveri fisioterapeuta obstetrikoak emango du.
Informazio gehiago Galtzarabordako kiroldegian (943 44 96 90). e