Xanistebanetako Pala Txapelketa antolatzen hasi dira
Girizia elkartea hasi da prestatzen 2014ko Xanistebanetako Pala Txapelketa. Izena emateko epea zabaldu diete bikoteei, emakumeei eta gizonei, eta hori hilaren 25a baino lehenago egin behar dute interesdunek, 10 euroan. Apuntatzeko tokiak Miren, Makutso eta Amazkar tabernak dira.
Behin partaideak ezagututa, egutegia hilaren 31an bidaltzen hasiko dira posta elektroniko eta Whatsapp bidez, eta izena emateko tabernetan ere jaso dezake bikote bakoitzak partiden zerrenda. Lehiaren finala abuztuaren 5ean jokatuko da,18:30ean, gainontzeko partida guztiak bezala Kontzejupean.