Gaur jokatuko dira Giriziak antolatutako Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiko XXXI. ekitaldiaren, edo Josetxo Gamioren oroimenezko txapelketaren finalak, Madalensoron, 14:30ean abiatuta. Sarrera, beti bezala, doan izango da. Lehen finala nesken mailakoa izango da eta bertan, Murua ( Altzo ) eta Erasun ( Zizurkil) osatutako bikoteak Aldaia eta Eizmendi (Aia) bikotearena urka arituko dira. Ondoren gizonen hiru finalak jokatuko dira. Lehena, Hirugarren Mailakoa izango da, eta bertan Askasibar (Lezo) eta Roteta (Oiartzun) osatutako bikoteak, Ordiziako Beloki eta Santamariaren aurka arituko dira. Gero, Bigarren Mailakoa izango da eta bertan, Ordiziako Ormazabal eta Goiburuk osatutako bikoteak, Donostiako Pagoaga eta Lezoko Leundaren aurka jokatuko dute. Eta bukatzeko, Lehen Mailako finala, Larralde (Urdazubi ) eta Zumeta (Usurbil ) eta Ramos eta Zubimendi (Hernani).
Giriziatik esan dute finalak oso irekiak izatea espero dela,” denak dira maila handikoak eta zentzu horretan, partida politak eta onak ikustea espero da. Horrelakoetan gertatzen den bezala, urduritasunak ere izango du bere eragina, baina, larunbat arratsaldean, denak maila emango dutela espero da, bestela, finalera iristea hainbat kosta ondoren, pena izango litzatekeelako”.
Finalen ondoren sariak emango dituzte, udaleko (laguntzailea da), herrialdeko eta Euskal Herriko federazioetako ordezkariekin.