2014n 50 urte elkarrekin pasatu dituzten bikoteek omenaldia jasoko dute madalenetan, urtero legez. Hala, Errenteriako Udalak ekitaldi horretan parte hartzera animatu dituzte bikoteak.
Parte hartzeko udalarekin jarri beharko dute harremanetan, ekainaren 6a baino lehen. Bi modu dituzte: 943 44 96 11 telefonora deitzea edo
alkatetza[abildu]errenteria.net helbide elektronikora idaztea.